17 Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dioeta berak itzuliko dio ordainsaria.
18 Zentzarazi semea, itxaropena dagoen bitartean;baina ez hartu gogorregi, hiltzeraino zigortuz.
19 Gogor haserretzen denak zigorra behar du;gabe uzten baduzu, ez da inoiz aldatuko.
20 Aditu aholkua, onartu zentzarazpena,zuhur izatera irits zaitezen.
21 Egitasmo ugari gizonak buruan;baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.
22 Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da;hobe behartsu izan gezurti baino.
23 Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du,atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.