21 Egitasmo ugari gizonak buruan;baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.
22 Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da;hobe behartsu izan gezurti baino.
23 Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du,atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe.
24 Alferrak eskua platerean sartu bai,baina ez da gauza ahoraino eramateko.
25 Jipoitu harroputza eta zentzudun bihurtuko da heldugabea,zentzarazi buruargia eta are gehiago jakingo du.
26 Aita gaizki hartu eta ama etxetik bidaltzen duenaseme lotsabako eta ohoregabea da.
27 Ene seme, utzi heziketa onartzearieta aholku zuhur faltaz galduko zara.