2 Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak:Jaunak egin zituen biak.
3 Arriskua ikusi eta gorde egiten da zentzuduna,heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
4 Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea,aberastasuna, ohorea eta bizia.
5 Sasiz eta tranpaz betea maltzurraren bidea,ez da halakotik ibiltzen bizia gorde nahi duena.
6 Hezi hasiera-hasieratik gazteaeta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du.
7 Aberatsa behartsuen nagusi,zorduna hartzekodunaren menpeko.
8 Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du,haren irrika guztia ezerezean amaituko.