9 Egunaren amaiera zen, ilunabarra,gau betea eta iluntasuna zetozen.
10 Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera!Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.
11 Marimatraka da eta gizalegerik gabea,oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;
12 nahiz plazan nahiz kalean,bazter guztietan dago zelatan.
13 Eta mutilari heldu, musuz josieta lotsagabeki esaten dio:
14 «Esker oneko oparia egin beharrean nengoen,eta gaur bete dut promesa.
15 Horregatik irten naiz zure bilazurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!