17 Maite nautenak ditut maite,nire bila saiatzen direnek aurkituko naute.
18 Neuk ematen ditut aberastasuna eta ohorea,oparotasuna eta justizia.
19 Urre garbia baino hobea da nire fruitua,zilarra baino hobea ene emaitza.
20 Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.
21 Aberats egiten ditut maite nautenak,beraien altxortegiak betetzen.
22 «Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen,bere lehen egintzen aurretik.
23 Betidanik izan naiz eratua,hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.