19 Neskatxak haremera bigarren aldiz bildu zirenean, Mardokeo atezain zegoen erregearen jauregian.
20 Esterrek ez zuen adierazi zein herri eta zein jatorritakoa zen; hala baitzion Mardokeok agindua eta bete egiten zuen hark Mardokeoren esana, beraren ardurapean zegoenean bezalaxe.
21 Egun haietan, Mardokeo jauregiko atezain zelarik, Bigtan eta Terex, gelazain ziren erregearen bi laguntzaileak, Asuero erregea hiltzeko asmotan zebiltzan, oso haserre baitzeuden.
22 Mardokeok, asmo honen berri izan zuenean, Ester erreginari jakinarazi zion, eta Esterrek erregeari, Mardokeoren izenean.
23 Ikerketa eginik, egia zela ikusi zen. Urkatu zituzten biak, eta idatzi egin zuten gertatua Erresumako Kronika Liburuan erregearen aginduz.