12 Mardokeok, Esterren erantzuna jakitean,
13 hau esateko agindu zuen: «Ez uste izan, erregearen jauregian bizi zarelako, juduen zoritxarrari zeuk bakarrik ihes egingo diozunik.
14 Une honetan, hitzik egin gabe, isilik gelditzen bazara, etorriko zaie juduei norbaiten laguntza eta salbatuko dira; orduan, zu eta zeure etxekoak galdu egingo zarete. Gainera, batek daki ez ote zaren erregina izatera iritsi, hain zuzen ere, honelako une baterako!»
15 Esterrek erantzun hau bidali zion Mardokeori:
16 «Bil itzazu Susan bizi diren judu guztiak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez. Nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren. Hil beharra badut, hil nadila!»
17 Alde egin zuen Mardokeok, eta Esterrek esana egin zuen.