1 Gau hartan bertan, loak hartu ezinik zegoen erregea. Erresumako Kronika Liburua ekartzeko agindu zuen, eta irakurtzen hasi zitzaizkion.
2 Han zegoen idatzia, nola salatu zituen Mardokeok Bigtan eta Terex, Asuero erregea hiltzeko asmotan ibili ziren bi gelazain laguntzaile haiek.
3 Erregeak galdegin zuen, orduan:—Zein ohore, zein sari eman zitzaion Mardokeori horrengatik?Zerbitzariek erantzun zioten:—Ez zitzaion deus ere eman.
4 Erregeak galdetu zuen:—Nor da hor atarian?Hain zuzen, orduantxe zetorren Haman kanpoko atarira, prestatua zegoen urkabean Mardokeo zintzilikatzeko erregeari eskatzera.