1 Hamabigarren hilaren, hots, Adar hilaren, hamahiruan behar ziren hots egin eta bete erregearen esana eta erabakia. Egun horrexen zain zeuden etsaiak juduak zapaltzeko. Egoera aldatu egin zen, ordea, eta juduek zapaldu zituzten beren etsaiak.
2 Asuero erregearen menpeko eskualde guztietan bildu ziren juduak beren hirietan, kalte egin nahi izan zietenak hiltzeko asmoz. Juduei ez zien inork ere aurre egin, jende guztia izuaren izuz baitzegoen.
3 Eskualdeetako buruzagiak, erregeordeak, gobernariak eta errege-funtzionarioak juduen alde jarri ziren, Mardokeoganako beldur-ikaraz.
4 Izan ere, handia zen Mardokeo erregearen jauregian, eta zabaltzen ari zen haren ospea eskualde guztietan; geroz eta ahaltsuago zen.