1-3 Ni, Ezekiel apaiza, Buziren semea, erbesteratuen artean bizi nintzen Kebar ibaiaren ondoan. Hogeita hamargarren urtean —Joiakin erregearen erbestealdiko bosgarren urtea zen—, laugarren hilaren bostean zerua zabaldu eta Jainkoarengandiko ikuskaria izan nuen. Han, babiloniarren herrialdean, Kebar ibaiaren ondoan, Jaunak hitz egin zidan eta beraren indarra jabetu zen nitaz.
4 Hara zer ikusi nuen: Haize-erauntsia zetorren iparraldetik: hodei handi bat tximistek zeharkatua eta argitasun biziz inguratua; erdian metal goriak duen bezalako distira.
5 Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak.
6 Launa aurpegi eta launa hego zituzten;
7 zangoak zuzenak, eta oin-zolak zekorren apatxarenak bezalakoak, brontze leundua bezain distiratsu;