7 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hiri erdian utzi dituzuen hilak dira haragia, eta hiria tupina; baina zuek atera egingo zaituztet bertatik.
8 Gerraren beldur zarete; bada, gerra ekarriko dizuet gainera. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
9 Nik irtenaraziko zaituztet hiritik eta atzerritarren esku utziko; zuen aurkako zigor-epaia beteko dut.
10 Gerran eroriko zarete; Israelen bertan emango dizuet zigor-epaia, eta orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.
11 Hiria ez da zuentzat tupina izango, ezta zuek ere haren barruan seguru dagoen haragia. Israelen bertan emango dizuet zigor-epaia.
12 Orduan jakingo duzue ni naizela Jauna, eta ez duzuela nire legeen arabera jokatu, ezta nire erabakiak bete ere, baizik eta inguruko nazioen ohiturei jarraitu diezuela».
13 Ni mezu hau aldarrikatzen ari nintzen bitartean, Pelatias, Benaiasen semea, hil egin zen. Ahuspez erori eta deiadar egin nuen ozenki: «Ai Jainko Jauna! Gelditzen diren israeldarrak suntsitu behar dituzu!»