1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, herri errebeldearen artean bizi zara; badituzte begiak ikusteko, baina ez dute ikusten; belarriak entzuteko, baina ez dute entzuten; izan ere, herri errebeldea da.
3 Zuk, gizaseme, egin erbesteratuarena: hartu behar-beharrezkoa eta zoaz erbestera egun-argiz beraien aurrean. Zauden lekutik beste baterantz joango zara beraien aurrean. Agian, orduan ohartuko dira herri errebeldea dela.
4 Erbestera joango bazina bezala, zeure fardela aterako duzu egun-argiz beraien aurrean, eta zu zeu arratsean irtengo zara, erbesteratuak irteten diren bezala.
5 Beraien aurrean, zulo bat egingo duzu horman eta handik aterako zeure fardela.
6 Beraien aurrean, bizkarrean fardela harturik, ilunpetan aterako zara; estali aurpegia zeure herrialdea ez ikusteko, seinale bihurtu baitzaitut Israel herriarentzat».