5 Beraien aurrean, zulo bat egingo duzu horman eta handik aterako zeure fardela.
6 Beraien aurrean, bizkarrean fardela harturik, ilunpetan aterako zara; estali aurpegia zeure herrialdea ez ikusteko, seinale bihurtu baitzaitut Israel herriarentzat».
7 Bete nuen agindu zitzaidana. Egun-argitan prestatu nuen fardela, erbesterako beharrezkoarekin; arratsean horma zulatu nuen eskuz eta ilunpetan atera nintzen, fardela bizkarrean harturik, guztien aurrean.
8 Biharamun goizean, esan zidan Jaunak:
9 «Gizaseme, Israel herriak, herri errebelde horrek, ez al dizu galdetu zertan zabiltzan?
10 Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua, Jerusalemen dagoen printzearentzat eta bertako Israel herriarentzat dena.
11 Esan seinale zarela zu beraientzat; zuk egina eginaraziko diedala beraiei ere: erbestera joango dira gatibu.