16 Zeure jantziak hartu eta sasikultu-lekuak apaintzeko erabili zenituen, beraietan prostituzioan jardunez —sekula gertatu behar ez zuen gauza—.
17 Nik emandako urre eta zilarrezko bitxi zoragarriak hartu eta gizon-irudiak egin zenituen, beraiekin prostituzioan jarduteko.
18 Zeure jantzi bordatuak hartu eta beraiekin estali zenituen irudiak, eta nire olioa eta intsentsua eskaini.
19 Nik emandako ogia, elikatzeko ematen nizkizun irin garbia, olioa eta eztia eskaini zenizkien opari atsegingarri gisa. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
20 Niri sorturiko seme-alabak hartu eta hilarazi egin zenituen, irudi haiei elikagai eskaintzeko. Ez al zenuen aski zeuk prostituzioan jardutearekin,
21 gainera nire seme-alabak lepo egin eta haien ohorez erretzeko?
22 Zeure jokabide higuingarri eta lizunkeria guztietan ez zinen haurtzaroko egunez, biluzik eta zeure odoletan mugituz egon zineneko garaiaz, oroitu.