60 Baina gazte zinenean zurekin egin nuen itunaz oroituko naiz, eta betiko ituna burutuko dut zurekin.
61 Zu zeure jokabideaz oroituko zara eta lotsatu egingo, zeure ahizpak, zaharrenak eta gazteenak, har ditzazunean; nik emango dizkizut alabatzat, baina ez zurekin dudan itunak horretara behartzen nauelako.
62 Nik neuk burutuko dut ituna zurekin, eta orduan jakingo duzu ni naizela Jauna.
63 Egin duzun guztia barkatuko dizudanean, iraganaz oroituko zara eta, lotsaren lotsaz, ez zara ahoa zabaltzera ausartuko. Nik, Jainko Jaunak, esana».