1 Bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, idatzi gaurko egunaren data; gaurko egunez, hain zuzen ere, eraso baitio Babiloniako erregeak Jerusalemi.
3 Kontaiozu parabola bat herri errebelde honi eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Jarri tupina sutaneta bota ura bertara.
4 Ipini okela-zatiak,zatirik onenak,izter eta bizkarraldea;baita hezurrik onenak ere.