3 Kontaiozu parabola bat herri errebelde honi eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Jarri tupina sutaneta bota ura bertara.
4 Ipini okela-zatiak,zatirik onenak,izter eta bizkarraldea;baita hezurrik onenak ere.
5 Hartu arkume ederrena;gero, pilatu azpian egurra,irakin dezala borbor,hezurrak ere ongi egosteko.
6 Izan ere, hau diot nik,Jainko Jaunak:Ai hiri odolzalea,herdoildutako tupina,herdoila galtzen ez duena!Hustu ezazu zatirik zati,bakar bat ere utzi gabe.
7 Izan ere, isuri duen odolaberaren baitan dago:haitz soilaren gainean isuri dueta ez lurrera,hautsak estal ez dezan.
8 Nire sumina suspertu du;mendeku gabe gera ez dadin,haitz soilean, estali gabe,utzi dut isuri duen odola.
9 Beraz,hau diot nik, Jainko Jaunak:Ai hiri odolzalea!Su handia egingo dut nik ere.