4 Tiroren harresiakdesegingo dituzteeta dorreak eraitsiko;hautsik ere ez dut han utziko,harkaitz soila besterik ez.
5 Itsasoaren erdian geldituko da,sareak lehortzeko leku egina.Honela diot nik, Jainko Jaunak.Nazioen harrapakinbihurtuko da Tiro,
6 eta lehorrean dituen hiriakgerrak suntsituko dizkio.Orduan jakingo duteni naizela Jauna.
7 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Babiloniako errege Nabukodonosor, munduko erregerik ahaltsuena, etorraraziko dut iparraldetik Tiroren aurka; zaldi, gurdi eta zaldizkoekin etorriko da, gudaroste handiarekin.
8 «Lehorrean dituzun hiriaksuntsituko dizkizu gerraz;gerlariek eraso-dorreakjarriko dituzte zure kontra,lubetak eraikiko zuri erasotzekoeta ezkutu-hesia jarrikoberen babeserako.
9 Eraso-tresnaz joko dituztezure harresiaketa pikotxez eraitsiko dorreak.
10 Zulatua izan den hirira bezalazure ateetatik erregea sartzean,haren zalditeria ugariakharroturiko hautsakestali egingo zaitu;zalditeriaren harrabotseta gurdien burrunbadazzure harresiekdardara egingo dute.