21 «Gizaseme, itzuli Sidon aldera eta hitz egin nire izenean haren kontra.
22 Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure aurka nator, Sidon, zure kontura jantziko naiz ospez. Zure aurka epaia bete eta neure santutasuna agertzean, denek jakingo dute ni naizela Jauna.
23 Izurritea bidaliko dizut, odola isuriko da zure kaleetan; hildakoak hiri erdian eroriko dira alde guztietatik egingo dizuten erasopean. Orduan, denek jakingo dute ni naizela Jauna.
24 «Ez dute jada auzoko herriek Israel mespretxatuko, ez dute arantza zorrotz eta lahar mingarriek bezala zulatuko. Eta jakingo dute ni naizela Jauna.
25 Hau diot nik, Jainko Jaunak: Barreiaturik egon deneko herrien artetik Israel bilduko dudanean, neure santutasuna agertuko dut nazioen aurrean, eta israeldarrak neure zerbitzari Jakobi eman nion lurraldean biziko dira berriro.
26 Seguru biziko dira bertan, etxeak eraiki eta mahastiak landatuko dituzte. Israel mespretxatzen duten auzokoen kontra epaia beteko dudanean, seguru biziko dira; orduan jakingo dute ni naizela Jauna».