11 Ez da gizakirik, ez abererik handik igaroko, inor ez da han berrogei urtez biziko.
12 Basamorturik basamortuen bihurtuko dut Egipto, bertako hiriak hiri guztien artean hondatuenak izango dira berrogei urtez, eta atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko ditut egiptoarrak.
13 «Baina hau diot nik, Jainko Jaunak: Berrogei urteren buruan, bildu egingo ditut egiptoarrak, sakabanaturik ibili direneko herrien artetik.
14 Egiptoren zoria aldatuko dut: Patros eskualdera itzularaziko ditut, beren sorterrira. Han erresuma apal bat eratuko dute,
15 beste erresumak baino apalagoa, eta ez da berriro nazioen gain jarriko. Txiki egingo dut, nazioak mendera ez ditzan.
16 Ez da berriro israeldarrentzat euskarri izango, egiptoarrengana joz bekatu egitera bultzatzen zituena. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
17 Hogeita zazpigarren urtean, lehen hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna: