18 Tafnes hirian eguna ilundu egingo da, nik Egiptoren agintea apurtu eta beraren indar harroa amaiaraziko dudanean; hodei batek estaliko du hiria, eta bizilagunak gatibu eramango dituzte.
19 Egiptoren kontrako epaia beteko dut, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna».
20 Hamaikagarren urtean, lehen hilaren zazpian, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
21 «Gizaseme, nik hautsi dut Egiptoko errege faraoiaren besoa, eta inork ez dio lotu eta sendatu, indarberriturik ezpata hartu ahal izan dezan berriro.
22 Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Egiptoko errege faraoiaren kontra nator. Bi besoak hautsiko dizkiot, ongi duena eta jadanik hautsia duena, eta ezpata eroraraziko diot eskutik.
23 Atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatuko dut Egipto.
24 Babiloniako erregearen besoak indartuko ditut eta neure ezpata jarriko diot eskuan; faraoiari, berriz, besoak hautsiko dizkiot, eta hilzorian intziri egingo du haren aurrean.