1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, esan zeure herritarrei: Demagun gerra sorrarazten dudala herrialde baten kontra; orduan, hango jendeak beren arteko bat aukeratu eta jagole izendatzen du.
3 Jagoleak, arerioa datorrela ikustean, adarra jotzen du jendea ohartarazteko.
4 Norbaitek, adar-hotsa garbi entzun arren, ez badio jaramonik egiten, bera izango da bere heriotzaren erantzule, etsaiak ustekabean harrapatzen badu.
5 Entzun du adar-hotsa eta ez dio jaramonik egin; beraz, bere erruz hil da. Jaramon egin izan balio, salbatu egingo zukeen bizia.
6 Baina jagoleak arerioa datorrela ikusi eta ez badu adarra jotzen jendea ohartarazteko, etsaiak ustekabean harrapatzen duena, bere erruarengatik hilko da, baina nik jagoleari eskatuko diot heriotza horren kontu.