10 Hau diot nik, Jainko Jaunak: «Egun hartan egitasmo maltzurrak bururatuko zaizkizu.
11 Herrialde babesgabeari erasotzea erabakiko duzu, harresi, ate eta morroilorik gabeko hirietan lasai eta seguru bizi den jendearen kontra joatea, alegia.
12 Dena harrapatu eta larrutzera joango zara, berreraikiak izan diren hiri hondatuak eta beraietan bizi den herria larrutzera, nazio arrotzetatik etorri eta herrialdean bildu ondoren, abereak eta beste ondasunak lortu dituen herria, munduaren erdian bizi den herria, larrutzera.
13 Saba eta Dedango jendeak, Tarsiseko merkatariek eta inguruko hirietakoek esango dizute: “Harrapakin bila etorri zara? Zilarra, urrea, ganadua eta ondasun handiak pipildu eta harrapatzeko bildu duzu gudarostea?”
14 «Beraz, gizaseme, hitz egin nire izenean eta adierazi Gogi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Nire herri Israel seguru biziko denean, altxatu eta
15 zeure herrialdetik, iparraldeko muturretik, irtengo zara herri asko lagun dituzula: gerlari guztiek zaldi gainean jendetza handia, gudaroste izugarria, osatuko dute.
16 Lurraldea estaltzen duen hodei beltzak bezala, nire herri Israeli erasoko diozu. Azken garaia iristean, neure herriaren kontra etorraraziko zaitut, neure santutasuna zure bitartez, oi Gog, beraien aurrean agertuko dudanean, nazioek aitor nazaten.