15 zeure herrialdetik, iparraldeko muturretik, irtengo zara herri asko lagun dituzula: gerlari guztiek zaldi gainean jendetza handia, gudaroste izugarria, osatuko dute.
16 Lurraldea estaltzen duen hodei beltzak bezala, nire herri Israeli erasoko diozu. Azken garaia iristean, neure herriaren kontra etorraraziko zaitut, neure santutasuna zure bitartez, oi Gog, beraien aurrean agertuko dudanean, nazioek aitor nazaten.
17 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zu zara neure zerbitzari Israelgo profeten bidez nik aspaldi aipatua: haiek luzaroan iragarri zuten zu etorraraziko zintudala israeldarren kontra.
18 «Egun hartan, Gog Israel lurraldera etorriko denean, nire haserre-sumina piztuko da. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
19 Neure suminaren suminez zin dagit lurrikara handia izango dela Israelen.
20 Itsasoko arrain, zeruko hegazti, basapiztia, narrasti eta munduko gizaki guztiek dardara egingo dute nire aurrean. Mendiak erori egingo dira, harkaitz-labarrak amildu eta harresi guztiek lur joko.
21 Gerra sorraraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute.