15 Goiko plataformara ere, sutegia zegoenekora, bi metro zeuden; lau ertzetan, adar moduko batzuk zeuden gorantz.
16 Sutegia karratua zen, sei metrokoa alde bakoitzetik.
17 Plataforma ere karratua zen, zazpi metrokoa alde bakoitzetik; kanpoaldetik metro laurdeneko zintarria zuen eta inguru guztian metro erdiko zanga. Ekialdetik zeuden hara iristeko harmailak.
18 Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hona hemen aldareari buruzko arauak, sakrifizioak eskaini eta oparigaien odola isurtzeko eraikiko den egunerako.
19 Zezen bat emango diezu apaiz lebitarrei —Tzadoken ondorengoei, nire liturgi zerbitzurako nik, Jainko Jaunak, izendaturikoei—, barkamen-oparia eskaintzeko.
20 Zuk oparigaiaren odola hartu eta aldareko lau adarrak zipriztinduko dituzu, plataformetako lau kantoiak eta inguruko zintarri guztia. Horrela garbitu eta sagaratuko duzu aldarea.
21 Gero, barkamen-opariko zezena hartu eta erre egingo duzu horretarako ezarritako lekuan, santutegitik kanpo.