24 eta niri, Jaunari, eskainiko dizkidazu. Apaizek beraien gainera gatza bota eta erre-oparitzat eskainiko dituzte nire ohorez.
25 Zazpi egunez, ahuntz, zezen eta ahari bana eskainiko dituzu egunero, denak akats gabeak, barkamen-oparitzat.
26 Zazpi egunez, aldarearen garbikuntza-ohikunea egingo da, garbi eta sagaratua geldi dadin.
27 Behin astea igaro ondoren, zortzigarren egunetik aurrera, zuen erre-opariak eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte apaizek aldarean, eta nik begiko izango zaituztet. Nik, Jainko Jaunak, esana».