10 «Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.
11 Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena.
12 Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.
13 «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,
14 eta oliotik ehuneko bat. Bat-a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer-aren eta kor-aren hamarrena delarik.
15 Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
16 Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.