16 Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat.
17 Izan ere, beronek arduratu behar du jaiegun, ilargi berri, larunbat eta israeldarren festaburuetan egin beharreko erre-oparietarako eta labore- eta isur-oparietarako beharrezkoa hornitzeaz. Beroni dagokio israeldarren bekatuen barkamen-ohikunea egitea, barkamen-opari, labore-opari, erre-opari eta elkartasun-opariak eskainiz.
18 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Lehen hilaren batean, akats gabeko zezen bat eskainiko duzue santutegiaren garbikuntza-ohikunea egiteko.
19 Garbikuntzarako aberearen odola hartuko du apaizak eta tenpluko ate-muntagak, aldarearen lau ertzak eta barneko atariko ate-muntagak igurtziko ditu.
20 Hilaren zazpian, gauza bera egingo duzue nahi edo jakin gabe bekatu egin duenaren alde. Horrela egingo da tenpluaren garbikuntza.
21 «Lehen hilaren hamalauan, Pazko-jaia ospatzen hasiko zarete. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.
22 Jaiaren lehen egunean, printzeak zezen bat eskainiko du bere eta herri osoaren bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.