20 Hilaren zazpian, gauza bera egingo duzue nahi edo jakin gabe bekatu egin duenaren alde. Horrela egingo da tenpluaren garbikuntza.
21 «Lehen hilaren hamalauan, Pazko-jaia ospatzen hasiko zarete. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue.
22 Jaiaren lehen egunean, printzeak zezen bat eskainiko du bere eta herri osoaren bekatuen barkamen-ohikunea egiteko.
23 Jaietako beste zazpi egunetako bakoitzean, akats gabeko zazpi zezen eta zazpi ahari eskainiko dizkio Jaunari erre-oparitzat, eta aker bat barkamen-oparitzat.
24 Azkenik, zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat.
25 «Zazpigarren hilaren hamabostean hasten den jairako, Pazko-jaiko zazpi egunetan bezala jokatuko du printzeak, barkamen-opari, erre-opari eta labore- eta olio-opari berdinak eginez.