11 «Jaiegun eta gainerako festaburuetan berrogei kilo irin eskainiko dira labore-oparitzat zezen bakoitzeko, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
12 «Printzeak, bere borondatez, erre-opari edo elkartasun-opariak eskaini nahi badizkio Jaunari, ekialdeko sarrera zabalduko zaio, eta larunbatetan bezalaxe egingo ditu bere opariak. Hura irten ondoren, itxi egingo da berriro sarrera.
13 «Goizero, urtebeteko arkume akats gabea eskainiko zaio Jaunari erre-oparitzat;
14 gainera, goizero, sei kilo eta erdi irin labore-oparitzat, eta bi litro olio, irinarekin nahasteko. Arau hauek betiko balio izango dute.
15 Arkumea, irina eta olioa goizero-goizero eskaini behar zaizkio Jaunari eguneroko oparitzat.
16 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Printzeak bere ondarearen zati bat bere semeetakoren bati ematen badio, zati hori semearen herentzi ondare bihurtuko da.
17 Baina printzeak emaitza bere menpekoren bati egiten badio, ondare-zati hori askapen-urtera arte bakarrik izango da menpekoarena; gero, printzeari itzuliko zaio. Izan ere, beronen semeei bakarrik dagokie herentzian ondare hori.