16 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Printzeak bere ondarearen zati bat bere semeetakoren bati ematen badio, zati hori semearen herentzi ondare bihurtuko da.
17 Baina printzeak emaitza bere menpekoren bati egiten badio, ondare-zati hori askapen-urtera arte bakarrik izango da menpekoarena; gero, printzeari itzuliko zaio. Izan ere, beronen semeei bakarrik dagokie herentzian ondare hori.
18 Bestalde, printzea ezin izango da jabetu herriko jendearen ondareaz, beronek jabetzan hartutakoa zurrupatuz. Bere jabetzatik bakarrik emango die semeei senipartea. Horrela, ez da nire herriko inor bere etxaldetik kanporatua izango.
19 «Gero, atearen ondoko sarreratik, iparralderantz dauden apaizen gela sakratuetara eraman ninduen gizonak. Barren-barrenean mendebaldera zegoen leku bat erakutsiz,
20 esan zidan: “Hor egosiko dute apaizek barkamen- eta ordain-oparietako abereen haragia, baita erreko ere labore-oparia. Horrela, ez dute ezer kanpoko atarira eraman beharko; bestela, oparigai sakratuez herria sagaratuko bailukete”».
21 Ondoren, kanpoko atarira eraman eta hango lau kantoien aurretik pasarazi ninduen: kantoi bakoitzean patio txiki bat zegoen.
22 Lau patio txiki haiek neurri berekoak ziren: hogei metro luze eta hamabost zabal.