6 Ilberri-egunetan zezen bat, sei arkume eta ahari bat, denak akats gabeak, eskainiko dizkit.
7 Baita zezenagatik berrogei kilo irineko labore-oparia ere, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
8 Printzea sarrerako atalondotik sartu/irtengo da beti.
9 Baina festaburuetan nire aurrean ahuspeztera etortzean, iparraldeko sarreratik sartutakoak hegoaldekotik irtengo dira, eta hegoaldekotik sartutakoak iparraldekotik. Inor ez da irtengo sartzeko erabilitako sarrera beretik, kontrakotik baizik.
10 Printzea ere jendearekin batera sartu/irtengo da.
11 «Jaiegun eta gainerako festaburuetan berrogei kilo irin eskainiko dira labore-oparitzat zezen bakoitzeko, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
12 «Printzeak, bere borondatez, erre-opari edo elkartasun-opariak eskaini nahi badizkio Jaunari, ekialdeko sarrera zabalduko zaio, eta larunbatetan bezalaxe egingo ditu bere opariak. Hura irten ondoren, itxi egingo da berriro sarrera.