14 Zati berdinetan banatuko duzue lurraldea. Zin eginez agindu nien zuen arbasoei beraiei emango niela eta, beraz, zuei dagokizue ondaretzat.
15 «Iparraldeko muga Mediterraneo itsasotik hasiko da, eta Hetlon, Hamateko sarrera eta Tzedadatik igarotzen den bideari jarraituko dio.
16 Gero, Berota eta Damasko eta Hamat herrialdeen arteko mugan dagoen Sibraim hirietatik joko du, eta Hatzer-Tikon hiriraino helduko, Haurango mugatik hurbil.
17 Horrela, iparraldeko muga Mediterraneo itsasotik Hatzar-Enon hiriraino iritsiko da, iparraldean Damasko eta Hamat herrialdeak dituelarik.
18 «Ekialdeko muga, Hauran eta Damasko artetik abiatuko da eta, Jordaneko ibarrari jarraituz, Galaad eta Israel lurraldeen artetik, Itsaso Hileraino eta Tamar hiriraino helduko da.
19 «Hegoaldeko muga, Tamar-etik Meriba-Kadexeko oasiraino iritsiko da, eta gero, Egiptoko errekari jarraituz, Mediterraneo itsasoraino.
20 «Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa izango da, hegoaldeko mugatik Hamateko sarreraraino iparraldean.