20 «Mendebaldeko muga Mediterraneo itsasoa izango da, hegoaldeko mugatik Hamateko sarreraraino iparraldean.
21 «Hori da Israelgo hamabi leinuen artean banatuko duzuen lurraldea.
22 Zotz eginez banatuko duzue, zuen artean bizi diren eta seme-alabak izan dituzten etorkinak ahaztu gabe. Hauek jatorrizko israeldar bailiran hartuko dituzue, eta beren ondare-zatia hartuko dute Israelgo leinuen artean.
23 Etorkinak, bizi deneko leinuaren baitan izango du bere zatia. Nik, Jainko Jaunak, esana.