5 Eta besteei zera esaten entzun nuen: «Ibili hirian berorren atzetik eta egin triskantza errukirik gabe, ez barkatu inori.
6 Agureak, neska eta mutil gazteak, haur eta emakumeak, hil eta garbi itzazue denak; baina ez ukitu T ikurra daraman inor. Santutegitik hasiko zarete». Eta hala, tenpluaren aurrean zeuden agureengandik hasi ziren.
7 Gero, agindu zien: «Kutsatu tenplua, atariak hildakoz betez… Zoazte!» Irten eta ekin zioten triskantzari hirian.
8 Haiek horretan ari ziren bitartean, bakarrik gelditu nintzen; ahuspez erori eta oihu egin nuen: «Ai Jainko Jauna! Israelen bizirik gelditutako guztiak suntsitu behar al dituzu Jerusalemen aurka zeure sumina isuriz?»
9 Esan zidan: «Israel eta Juda herrien errua handia da, izugarria; hilketaz betea dago herria, eta hiria bidegabekeriaz; esaten dute: “Jaunak bertan behera utzi du herrialde hau; ez gaitu Jaunak ikusten”.
10 Beraz, ez diet errukirik izango, ezta barkatuko ere. Beren jokabidearen ordaina emango diet».
11 Orduan, lihoz jantzitako gizonak, gerrian idazteko tresnak zituenak, etorri eta jakinarazi zion: «Bete dut agindu zenidana».