4 Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik:
5 argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.
6 Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».Eta hala izan zen.
7 Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.
8 Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.
9 Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra».Eta hala izan zen.
10 Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.