4 «Hona egiten dizudan agintzaria:herri askoren sorburu izango zara.
5 Aurrerantzean, ez duzuAbram izango izen, Abraham baizik,herri askoren sorburuegingo baitzaitut.
6 Ugalduko ditut zure ondorengoak,nazioen sorburu egingo zaituteta erregeak aterako dirazuregandik.
7 Belaunez belaun eutsiko diotzurekin eta zure ondorengoekinegin dudan itunari,betiko balio izango du;zure eta zure ondorengoen Jainkoaizango naiz.
8 Zuri eta zure ondorengoeibetiereko jabegotzat emango dizuetKanaan lurraldea,gaur egun etorkin gisabizi zareneko lurraldea;zure ondorengoen Jainkoaizango naiz».
9 Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Abrahami: «Gorde nirekiko ituna zeuk eta zure ondorengoek belaunez belaun.
10 Hau da zuk eta zure ondorengoek nirekiko duzuen konpromisoa: zuetako gizaseme oro erdaintzea.