1 Behin batean, Jauna agertu zitzaion Abrahami Mambreren artadian. Abraham oihal-etxolaren sarreran eserita zegoen, berorik handieneko orduan.
2 Begiak jasorik, hiru gizonezko ikusi zituen bere aurrean zutik. Ikusi orduko, lasterka joan zitzaien oihal-etxolaren sarreratik. Ahuspez jarri
3 eta esan zien:—Ene Jauna, begiko banauzu, ez alde egin, arren.
4 Berehala ekarriko dizuet ura, oinak garbitzeko. Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean.
5 Jateko zerbait ekarriko dizuet indarberri zaitezten. Gero, bideari jarraituko diozue. Zerbaitegatik igaro zarete zeuen zerbitzari honen ondotik.—Ongi da —erantzun zioten—; egizu esan bezala.
6 Abraham korrika sartu zen oihal-etxolara, Sararengana, eta esan zion:—Bizkor, egizu orea irinik onenaz hirurentzat eta presta itzazu opil batzuk.
7 Abraham bera bizi-bizi joan zen ukuilura, eta, zekor guri eta gizen bat aukeraturik, morroi bati eman zion; honek berehala atondu zuen.