21 Salakuntza hori egiaztatzera joan behar dut, eta egiazkoa den ala ez ikusi».
22 Gizasemeek Sodomarantz jo zuten.Abraham, berriz, Jaunaren aurrean zutik gelditu zen.
23 Hurbildurik, esan zion:—Egiaz, errugabea galdu behar ote duzu errudunarekin batera?
24 Beharbada, berrogeita hamar errugabe izango dira herri horretan. Horiek ere hilarazi behar ote dituzu? Ez ote zenioke barkatuko hiri osoari berrogeita hamar errugabeongatik?
25 Utikan zuregandik errugabea errudunarekin batera hilaraztea! Nola jokatuko duzu, bada, berdin batarekin zein bestearekin? Munduaren epaileak ez ote du zuzenbiderik egingo?
26 Jaunak erantzun:—Baldin berrogeita hamar errugabe aurkitzen baditut, haiengatik hiri osoari barkatuko diot.
27 Abrahamek esan zion:—Hara, hauts eta errauts besterik ez naizen arren, ene jaun horri mintzatzera ausartzen naiz.