1 Bi aingeruak Sodomara iritsi zirenean, arratsaldean, Lot hiriko sarreran eseria zegoen. Ikusi zitueneko, altxatu eta bidera atera zitzaien. Ahuspezturik,
2 esan zien:—Arren, ene jaunok, zatozte nire etxera, oinak garbitu eta gaua igaro dezazuen. Bihar, goizean goiz, zeuen bidaiari jarraituko diozue.Haiek erantzun zioten:—Ez! Nahiago dugu gaua plazan igaro.
3 Baina Lotek hainbeste erregutu zienez gero, berarekin joan ziren etxera. Afaria prestatu zien, legamia gabeko ogia errearaziz, eta afaldu egin zuten.
4 Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten.
5 Oihuka esan zioten Loti:—Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu egin nahi dizkiagu eta!
6 Lot atarira irten, bere atzean atea itxi
7 eta esan zien:—Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik!