2 esan zien:—Arren, ene jaunok, zatozte nire etxera, oinak garbitu eta gaua igaro dezazuen. Bihar, goizean goiz, zeuen bidaiari jarraituko diozue.Haiek erantzun zioten:—Ez! Nahiago dugu gaua plazan igaro.
3 Baina Lotek hainbeste erregutu zienez gero, berarekin joan ziren etxera. Afaria prestatu zien, legamia gabeko ogia errearaziz, eta afaldu egin zuten.
4 Baina bisitariek oheratu baino lehen, Sodomako gizaseme guztiek, zahar eta gazte, hiritar guztiek, etxea inguratu zuten.
5 Oihuka esan zioten Loti:—Non dituk bart etorri zaizkian gizonak? Atera itzak, bortxatu egin nahi dizkiagu eta!
6 Lot atarira irten, bere atzean atea itxi
7 eta esan zien:—Arren, anaiok, ez egin horrelako gaiztakeriarik!
8 Hara, baditut oraindik birjina dauden bi alaba. Aterako dizkizuet zeuen gogara erabil ditzazuen. Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman baitizkiet.