27 Abraham, goizean goiz jaikirik, Jaunarekin egondako lekura joan zen.
28 Eta Sodoma, Gomorra eta ibar aldeko lautada osora begiraturik, kea ikusi zuen labe batetik bezala lurretik altxatzen.
29 Honela, ibarreko hiriak erraustu zituenean, Abrahamez gogoratu zen Jainkoa eta onez atera zuen Lot, bizi zeneko hirien hondamen hartatik.
30 Gero, Lotek alde egin zuen Tzoartik, han gelditzeko beldur baitzen, eta mendian kokatu zen bere bi alabekin. Harpe batean jarri ziren bizitzen.
31 Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala.
32 Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin; horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik».
33 Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen.