29 Honela, ibarreko hiriak erraustu zituenean, Abrahamez gogoratu zen Jainkoa eta onez atera zuen Lot, bizi zeneko hirien hondamen hartatik.
30 Gero, Lotek alde egin zuen Tzoartik, han gelditzeko beldur baitzen, eta mendian kokatu zen bere bi alabekin. Harpe batean jarri ziren bizitzen.
31 Behin batez, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Gure aita zaharra dun eta hemen inguruan ez zegon ezkontzeko gizonezkorik, lurralde guztian egin ohi den bezala.
32 Goazeman; mozkor dezagun aita eta etzan gaitezen berarekin; horrela, izango dinagu semerik geure aitarengandik».
33 Hala, gau hartan bertan mozkortu zuten aita eta beronekin etzan zen alaba zaharrena; Lot ez zen ohartu alaba noiz etzan eta noiz jaiki zen.
34 Biharamunean, alaba zaharrenak gazteenari esan zion: «Bart ni egon naun aitarekin. Mozkor dezagun berriro eta gaur gauean hi joango haiz harekin etzatera; horrela, biok izango dizkinagu semeak geure aitarengandik».
35 Gau hartan ere mozkortu zuten aita eta alaba gazteena joan zitzaion. Lot ez zen ohartu noiz etzan eta noiz jaiki zen.