1 Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen guztiarekin.
2 Zazpigarren egunerako burutu zuen Jainkoak berak eginiko lana eta zazpigarren egunean lanari utzi zion.
3 Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik.
4 Hau da zeru-lurren kreazioaren historia.Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean,
5 ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik.
6 Hala ere, lurrazala hezetzen zuen lurrina zerion lurrari.
7 Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.