17 baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara».
18 Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».
19 Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.
20 Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.
21 Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.
22 Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.
23 Honek esan zuen:«Hau bai delaene hezurraren hezur,ene haragiaren haragi!“Emakume” izango da deitua,gizakumeagandikizan baita hartua».