9 Orotariko zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Baratze erdian bi zuhaitz ernearazi zituen: batak bizia ematen zuen eta besteak dena ezagutzeko ahalmena.
10 Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.
11 Lehenari Pixon zeritzan; urrea aurkitzen den Habilako lurraldea inguratzen du.
12 Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere.
13 Bigarrenari Gihon zeritzan; honek Etiopiako lurralde guztia inguratzen du.
14 Hirugarrenari Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates.
15 Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan.