1 Abraham zaharra zen, adinean aurreratua. Jaunak gauza guztietan bedeinkatua zuen.
2 Etxeko bere morroi zaharrenari, zuen guztiaren arduradunari, esan zion Abrahamek:—Ezarri eskua nire izterpean.
3 Zin egidazu Jaunarengatik, zeru-lurren Jainkoarengatik, ez duzula nire semearentzat emazterik hartuko bizi naizen lurralde honetako kanaandarren alabetatik,
4 baizik eta nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme Isaakentzat emaztea hautatzera.
5 Morroiak galdegin zion:—Beharbada, neskak ez du lurralde honetara nirekin etorri nahi izango. Orduan, zure semea zure sorterrira eraman beharko ote dut?
6 Abrahamek erantzun:—Ez eraman hara nire semea.
7 Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu zidan: «Lurralde hau zure ondorengoei emango diet». Hain zuzen, berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat emaztea hartu ahal izan dezazun.