4 baizik eta nire sorterrira eta ahaideengana joango zarela, nire seme Isaakentzat emaztea hautatzera.
5 Morroiak galdegin zion:—Beharbada, neskak ez du lurralde honetara nirekin etorri nahi izango. Orduan, zure semea zure sorterrira eraman beharko ote dut?
6 Abrahamek erantzun:—Ez eraman hara nire semea.
7 Zeruko Jainko Jaunak nire aitaren etxetik eta nire ahaideetatik hartu ninduen eta zin eginez agindu zidan: «Lurralde hau zure ondorengoei emango diet». Hain zuzen, berak bidaliko dizu aingerua aurretik, handik nire semearentzat emaztea hartu ahal izan dezazun.
8 Eta emakumeak zurekin etorri nahi ez badu, egin didazun zin-hitzetik aske geldituko zara. Dena den, ez eraman hara nire semea.
9 Morroiak, orduan, bere nagusi Abrahamen izterpean eskua ezarri eta zin egin zion.
10 Bere nagusiaren hamar gamelu eta gauzarik hoberenak harturik, Mesopotamia aldera abiatu zen morroia, Nahor bizi zen hirira.