49 Orain, bada, esadazue nire nagusiarekiko onbera eta leial agertu nahi duzuen ala ez, nora jo jakin dezadan».
50 Labanek eta Betuelek erantzun zioten:— Jaunaren gauza da hau; ezin dizugu esan ez baietz, ez ezetz.
51 Horra, hor duzu aurrean Rebeka. Hartzazu eta zoaz. Izan bedi zure nagusiaren semearen emazte, Jaunak esan bezala.
52 Abrahamen morroia, hitzok entzun orduko, lurrean ahuspeztu zen, Jaunari eskerrak emanez.
53 Atera zituen zilarrezko eta urrezko bitxiak eta soinekoak, eta Rebekari eman zizkion. Honen nebari eta amari ere egin zizkien opariak.
54 Gero, morroia eta bidelagunak afaldu eta lotara joan ziren.Biharamun goizean, jaikitzean, morroiak esan zuen:—Uztazue neure nagusiagana itzultzen.
55 Rebekaren nebak eta amak esan zioten:—Bego oraindik neskatxa gurekin hamarren bat egun; gero joango zara.