17 Eta prestaturiko okela eta ogia bere seme Jakoben eskuetan jarri zituen.
18 Sartu zen Jakob aitarengana eta esan zion:—Aita!—Bai, seme —erantzun zion hark—. Baina nor zara zu?
19 Jakobek aitari:—Esau zure seme nagusia. Bete dut eskatu didazuna. Jaiki, mesedez, eseri eta jan nik ehizatua, bedeinka nazazun.
20 Isaakek erantzun zion:—Bai azkar aurkitu duzula, seme!Jakobek esan zuen:—Jaunak, zure Jainkoak, eman dit hartarako egokiera.
21 Orduan, esan zion Isaakek:—Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan, egiaz nire seme Esau ote zaren ala ez jakiteko.
22 Hurbildu zitzaion Jakob bere aita Isaaki, eta honek ukitu eta esan zuen:—Jakobena da mintzoa; eskuak, ordea, Esaurenak.
23 Ez zuen ezagutu, eskuak anaia Esaurenak bezain iletsuak baitziren, eta bedeinkazioa eman zion.